Jesustxo nire antzera
ume txikia zara zu
Horregatik maite zaitut
eta ni maite nozu.
Bihotz bat dot eta
Zuretzat hartu egizu.
Jesustxo nire antzera
ume txikia zara zu
Horregatik maite zaitut
eta ni maite nozu.
Bihotz bat dot eta
Zuretzat hartu egizu.
Agur Maria graziaz betea,
Jauna da zugaz
bedinkatua zara zu
andra guztien artean
ta bedinkatua da
zure sabeleko frutua Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama
erregutu egizu gu bekatarion alde
orain eta gure heriotzako orduan,
Amen Jesus."
Gure Aita, zeruetan zarana
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia;
parkatu gure zorrak,
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegu ezkero
ez eiguzu itzi
tentazinoan jausten,
baina atara gagizuz gatzetik.